CTNNB1 ELKARTEA
«¿Pito caballo? Pues no hay más mus» ekoizpenerako, Patxatxos Konpainiak CTNNB1 Elkartearekin aktiboki lankidetzan aritzea erabaki du. Elkarte hau 2021eko maiatzean sortu zen, CTNNB1 sindromeak eragindako haurren gurasoen eskutik. Sindrome hau garapen urritasun larria da, CTNNB1 geneko 3 p 221 kromosomaren aldaketak eragindakoa. Gainera, sindrome horrek garapen-atzerapena, desgaitasun intelektuala eta mintzamenaren atzerapena dakar, beste kaltetze batzuen artean.
Mundu osoko 50.000 haurretik bati eragiten dio, eta heredatze-patroia autosomiko nagusia da; horrek esan nahi du aldaera genetiko baten kopia bakarra behar dela ikus daitekeen genotipo bat adierazteko. Elkartearen eginkizuna eta konpromisoa, batetik, CTNNB1 sindromeak eragindako familia guztiei laguntzea da, informazioa, bideratzea, laguntza eta behar dezaketen guztia eskainiz; eta, bestetik, kaltetze honen ikerketa eta balizko sendabide edo hobekuntzak sustatzea da.




































