GUZTI HONEN ERRUDUNAK

Patxatxos Konpainia, 2024an sortua, Endika Palaciosek eta Aitor Jiménezek osatzen dute: Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Eskolako (DANTZERTI) antzezle, kide eta lagunak biak ere. Konpainia artisten nahiaren ondorioz jaio zen, umoretik abiatuta baina gizarte-, politika- eta kultura-kritikan oinarritutako narratibarekin istorioak kontatzea helburu duen sinadura artistiko propioa sortzeko asmoz.

Patxatxos Konpainian badakigu mundua den bezalakoa dela eta ezin dugula aldatu. Hala ere, uste dugu BARRERAGINEKO KARKAJADA mekanismo ezin hobea dela batzuetan erosoak ez diren errealitateak ulertzeko; errealitate horiek argitasunez eta, batez ere, enpatiaz aztertzea merezi dute. Banakako zein taldeko garapena balaztatzen duten kontraesanez, tentsioez eta beldurrez betetako gizarte batean bizi gara. Eta hortxe bertan sartzen gara gu; izan ere, gure proposamen artistikoaren bidez, egia gogor hauek guztiak agerian uzten ditugu eta haien eta pertsonen artean BARREA izeneko zubia eraikitzen dugu.

Dantzerti

Gure oinarria eta bilgunea Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Eskola izan da.

Nortasun propioa

Gure ikuspegi zein ahots propioaz istorioak kontatzeko pentsatutako sorkuntza artistiko benetakoa.

Barrea

Algara, gizarte-, politika- eta kultura-reflexiorantz doan zubi eraldatzaile gisa.